Auiminyulinblu!

 

AUIMINek nahi dau esan mundo guzti inbitata dala jaire, peruanuk be bai, eta ondo baño hobeto pasakouela, eta kulero ero kantzontzillo garbixakin etorteko, alabaezparan, eta abarketak onartzen dile bañe hainketan bakarrik (txapi sartzea amana juteko), eta boltsillu ondo beru ekarteko, fixaten ban kamarero bakarra alamedako pasozebran kamioi batek jota hil zalako pasan febrerun. Kondoirik ez ekarteko be nahi dau esan, baten batek ligatekotan antolatzalliok dakauelako pidomandu, erregiñe eta jesusen bixotza. Eta proibiute dala txandi eskatu baik auazillai ero autoridadiai praketa txixe etxi. Eta proibiute dala galazoti.

YULIN ezta Julenen lehenguso txinu. Nahi dau esan pira etxi be aukera bat dala, bañe etorten eztanai hiru egunea kaltzarpin grano anaranjau batzuk urtengotsela, eta grabi ez ixan arren, majo pikaten dabela eta pasateko medikuk emongotsan jarabik lasunan beruzkun gustu aukela. Ah!, eta kamiseti erosti eztala derrigorra, obligatoxu baño. Eta emon eskerrak, YULIN baik YUKIN ixan bazan kamiseta azokin ordez liburo azoki ipiñi bir ixango gendulako, eta ia zetako bizun zuk liburu...

BLU Azule, urdiñe, mahoi, sasoire, euskal presuk euskal herrire. Akorda ostabe AUIMINYULINBLU esate bala Nakarrak eta ez AUIMINYULINRED edo AUIMINYULINYELOU. Honek gauza bi demostraten dauz: Idiomak dominaten bala eta etorkizune ikusteko ahalmen berezixak eukazela (baekixen Zapato Azulan aldin Rioko karnabalak istitutuko jaixe emongo bela). Osake danok urdiñ etorteko, mahunezko alkondariaz (lege zaharrin). Ero Sasoireko kamisetiaz, fabrikako batiaz, tallarreko buzuaz ero supermanen kamisetiaz jantzitxe barabe.